Azken lana

2009/11/30

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia ikasgaia amaiera emateko azken hausnarketa lana egin behar duzue. Ekimen hau ere taldean egindako lana izango da eta, bukatu ondoren, bakoitzak bere blogean txertatu behar du.

Ondoko dokumentuan lan honen helburuak, egin beharrekoak, baldintzak eta epeak aurkituko dituzu. Zuzen jarraitu bertan azaltzen diren pausu guztiak
Azken lanaren ezaugarriak

Webquest-ekin bukatzeko

2009/11/26

Kaixo,

Hurrengo astean izango ditugu azken klaseak ia talde guztiekin, beraz ikasgaia bukatzen ari da. Eta bukatzen joateko, egin behar duzuen azken aurreko lana, Webquest-a egitea da.

Jadanik talde gehienek phpwebquest zerbitzura igota duzee webquest-a, beraz geldituko den azken pausoa, bakoitzaren blogera igotzea izango da webquest-aren helbide edo lotura.

Hori egiteko pauso hauek jarraitzea proposatzen dizuegu:

a) Sartu phpwebquest zerbitzura, eta identifikatu.

b) Sartu zuen webquest-a ikustera.

d) Kokatu Sarrera atalean.

e) Kopiatu orrialde horren helbidea.

f) Sartu TinyURL (tinyurl.com) zerbitzura.

g) Itsatsi kopiatu duzuen helbidea Enter a long URL to make tiny: atalean.

h) Egin klik Make TinyURL botoian.

i) Hau egin ondoren, zuen webquest-aren helbide motz bat lortuko duzue, aurrekoa baino praktikoagoa manipulatzeko.

j) Azken pausoa, zuen blogean sarrera edo post bat sortzea izango da. Eta sarrera horretan sartuko duzue lortu duzuen helbide berriaren lotura.

Eta listo. Espero dut azalpena argia izatea, eta bidean ez galtzea.

Hurrengo astean ikusiko gara!

Jakintzarako 101 debaldeko baliabideak

2009/11/13

Hona hemen jakintzarako beste 101 doako baliabideak. Batzuk, jakina, oso ezagunak dira. Beste batzuk,ordea, interesgarriak eta frogatzeko gogoa ematen dutenak. Ea nork animatzen da,holako ezezagun batzuk, lehendabizikoan erabiltzen…
Ah!, eta horrela bada, beste denei kontatu dezala…

Aztertzeko webquest-ak

2009/11/06

Webquest-ak 1995ean Bernie Dodge eta Tom March-ek asmatu zituzten San Diegoko unibertsitatean. Webquest batetan irakasleak gai bat proposatzen du, baliabideak hautatu eta ikasleei ataza bat ezartzen die. Helburua, ikasleek beraiek ikertzea da, eskura duten informazioa eraldatuz eta talde lanean ezagutza eraikiz.
Zuen webquest-a sortu aurretik ondorengo adibideak aztertu beharko dituzue:
* Aisialdia eta jolasak
* Instrumentuak
* Birziklapena
* London Trip
* Funtzioak, zertarako?

Webquest hauek aztertzerako orduan ondorengo galderei buruz hausnatu beharko duzue:

1. Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira?
2. Webquest baten atal bakoitzak ze ezaugarri bete behar ditu?
3. Zein da atal bakoitzaren helburua?
4. Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek?

Hausnarketa hau egin ondoren zuen txanda izango da. Taldeka jarri beharko zarete (3-4 pertsonako taldeak), eta gai bat aukeratu ondoren zuen Webquest partikularra egiteko, aurrekoetan ikusi dituzuen atal eta xehetasun guztiak kontutan izanda. Momentuz eta lana aurreratzen joateko, joan zuen Webquest-a Open Office Writer edo Microsoft Word testu prozesaileetan egiten. Aurrerantzean ikusiko dugu nola sortu azken eta benetazko Webquest-a.

Animo eta ekin lanari!!

Webquest-ei buruzko artikulu bat eta tutorialak

2009/11/06

Webquest-ak zer diren eta nola erabili daitezkeen aztertzeko hemen duzue Manuel Areak idatzitako artikulu bat. Zuen taldeko webquest-a eratzeko lagungarria izango zaizue. Dena den,eta erabat galduta sentitzen bazara, hemen aurkituko dituzu tutorial batzuk zuen webquest-a modu erraz eta azkarrean garatzeko.

Gaurko kanta MIKEL LABOAren oroimenez

2009/11/04

Ihes betea zilegi balitz
nonbait balego bakea
ni ez nintzake etxe ertzeko
loredien maitalea.

Ni ez nintzake oinazearen
menpeko miserablea.
Oihu zekenen destinatzaile
etsipenaren semea.

Ni ez nintzake inorentzako
eskandaluzko kaltea
lur hotz batetan aldatutako
landare sustrai gabea.

Ihes ederra zilegi balitz
urra ahal baledi katea
ni ez nintzake ontzi gabeko
itsas-gizon ahalgea.

Nola sartu audioa zure blogera?

2009/11/03

WordPressen audioa sartzeko jarraitu beharreko pausuak (INTERNET EXPLORER)

  1. Zabaldu Internet Explorer-en leiho bat eta sartu Goear programan.
  2. Bertan Aukeratu abestia eta kargatu (ziurtatu %100 garatu duela)
  3. Internet Explorer aplikazioan: Herramientas aukeratu=> Opciones de Internet => Historial de exploración => Configuración => Ver archivos.
  4. Ordenatu tamainaren arabera (Handitik txikira) media player edo audio formatuan agertuko da (dataren zehaztapena ere lagungarria izan daiteke).
  5. Aukeratu artxiboa eta eskumako botoiarekin Propiedades botoia sakatu => izena kopiatu
  6. WordPressen => “Nueva entrada” eta testuan (kortxete artean) bertan idatzi:    [ audio=kopiatutako helbide osoa]
  7. Publikatu

Beste modu bat audioko sarrerak txertatzeko (edozein bilatzailearekin ere balio duena. FIREFOX, etab.)

Cmap Tools-i buruzko Cmap bat

2009/11/02

Cmap Tools-i buruzko Cmap bat

Cmap Tools-en aurkezpenak egiteko

2009/11/02

Hemen duzue Cmap Tools-en aurkezpenak egiteko bideo bat.

Nola sortu zure mapa kontzeptuala

2009/10/23

Hona hemen bideo tutorial bat zure mapa kontzeptuala sortzeko eta garatzeko.
Bideo honetan, modu gidatuan, hasierako egin beharrekoak aurkituko dituzu. Gomendio bezala, jarraitu pausuz pausu bertan azaltzen diren zehaztapen guztiak. Horretarako, zabaldu “CmapTools” programa beste leiho batean eta bideoaren pausu bat ematen dutenean saiatu zure mapa kontzeptualean gauza bera txertatzen. Ez ahaztu IKTak ikasten dira “egiten eta erabiltzen”.


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.