Webquest-ak 1995ean Bernie Dodge eta Tom March-ek asmatu zituzten San Diegoko unibertsitatean. Webquest batetan irakasleak gai bat proposatzen du, baliabideak hautatu eta ikasleei ataza bat ezartzen die. Helburua, ikasleek beraiek ikertzea da, eskura duten informazioa eraldatuz eta talde lanean ezagutza eraikiz.
Zuen webquest-a sortu aurretik ondorengo adibideak aztertu beharko dituzue:
* Aisialdia eta jolasak
* Instrumentuak
* Birziklapena
* London Trip
* Funtzioak, zertarako?
Webquest hauek aztertzerako orduan ondorengo galderei buruz hausnatu beharko duzue:
1. Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Ze estrategia erabiltzen dira?
2. Webquest baten atal bakoitzak ze ezaugarri bete behar ditu?
3. Zein da atal bakoitzaren helburua?
4. Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek?
Hausnarketa hau egin ondoren zuen txanda izango da. Taldeka jarri beharko zarete (3-4 pertsonako taldeak), eta gai bat aukeratu ondoren zuen Webquest partikularra egiteko, aurrekoetan ikusi dituzuen atal eta xehetasun guztiak kontutan izanda. Momentuz eta lana aurreratzen joateko, joan zuen Webquest-a Open Office Writer edo Microsoft Word testu prozesaileetan egiten. Aurrerantzean ikusiko dugu nola sortu azken eta benetazko Webquest-a.
Animo eta ekin lanari!!
Etiquetas: adibideak